ISO 14006 arauaren helburua da produktuen edo zerbitzuen ingurumen-inpaktua murriztea ziklo guztietan: Diseinuan, Fabrikazioan, Banaketan, Erabileran, Mantentze-lanetan eta Balorizazioan, balio-bizitza amaitutakoan.Bere jarduerak bizi-zikloaren fase guztietan (eraikuntza, altzariak, elektriko-elektronikoa, ekipo-ondasunak, zentro teknologikoak, kimikoa, zerbitzuak, diseinua, garraioa eta automozioa) sortzen dituen alderdi/inpaktuak modu egokian kontrolatu eta kudeatu nahi dituen industria- eta/edo zerbitzu-sektoreko edozein enpresari zuzendua.
Onurak:
- Indarrean dagoen ingurumen-legeria betetzeari aurrea hartzea.
- Merkatu zorrotzago berrietara sartzea.
- Produktuaren/zerbitzuaren kalitatea handitzea.
- Produktuaren eta enpresaren irudia hobetzea.
- Produkzio-kostuak murriztea.
- Produktu berritzaileak bultzatzea.
- Alderdi interesdunek (administrazioak, bezeroek) ekonomia iraunkorrago baterako eskatutako baldintzak betetzea.
- Kontsumitzaileen beharrei eta itxaropenei erantzutea.
- Lehiakideengandik bereiztea.
- Etorkizuneko erosketa berdeko prozesuetarako modu pribilegiatuan posizionatzea.
Informazioa eskatu