ISO 14006

ISO 14006 arauaren helburua da produktuen edo zerbitzuen ingurumen-inpaktua murriztea ziklo guztietan: Diseinuan, Fabrikazioan, Banaketan, Erabileran, Mantentze-lanetan eta Balorizazioan, balio-bizitza amaitutakoan.Bere jarduerak bizi-zikloaren fase guztietan (eraikuntza, altzariak, elektriko-elektronikoa, ekipo-ondasunak, zentro teknologikoak, kimikoa, zerbitzuak, diseinua, garraioa eta automozioa) sortzen dituen alderdi/inpaktuak modu egokian kontrolatu eta kudeatu nahi dituen industria- eta/edo zerbitzu-sektoreko edozein enpresari zuzendua.

Onurak:

  • Indarrean dagoen ingurumen-legeria betetzeari aurrea hartzea.
  • Merkatu zorrotzago berrietara sartzea.
  • Produktuaren/zerbitzuaren kalitatea handitzea.
  • Produktuaren eta enpresaren irudia hobetzea.
  • Produkzio-kostuak murriztea.
  • Produktu berritzaileak bultzatzea.
  • Alderdi interesdunek (administrazioak, bezeroek) ekonomia iraunkorrago baterako eskatutako baldintzak betetzea.
  • Kontsumitzaileen beharrei eta itxaropenei erantzutea.
  • Lehiakideengandik bereiztea.
  • Etorkizuneko erosketa berdeko prozesuetarako modu pribilegiatuan posizionatzea.
Informazioa eskatu